Solo Móvilerako entrega-epea 3 eta 5 lanegun artekoa da. Eskaintza bateratua bada, entrega-epea beste bat da.
Mugikor-linearako terminala eskatu baduzu, terminalaren inguruko guztia instalatuta duzunean jasoko duzu SIM txartela.
Zenbat denbora behar da SIM txartela etxera iristeko?
SIM txartela entregatzeko gehieneko epea 3 eta 5 lanegun artekoa da.
Gogoratu txartela titularrari soilik ematen zaiola; beste pertsona batek jasotzea nahi baduzu, deitu egin behar diguzu, mezulariari jakinaraz diezaiogun pertsona baimendu bati eman behar diola txartela.
Eskariaren egoeraren berri ematen duen estekan sar zaitezke eta bertan entregaren data, ordua eta helbidea aldatzea eska dezakezu, edo bulegoan jasotzea hauta dezakezu.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan, nahiago duzun bitartekoz, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin.
Ez dizugu SIM txartela kobratzen, bidaltzearen gastuak soilik kobratuko dizkizugu, 7 euro.
Eramangarritasuna eskatzen baduzu, bidalketaren gastuak gure kontura dira.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK