Agile TVrekin
soinu-arazoak badituzu:
- Egiaztatu telebista mutututa ez dagoela, edo bolumena minimora jaitsia ez dagoela.
- Egiaztatu telebistarako HDMI konexioa behar bezala konektatuta dagoela, eta sakatu "Source" botoia, HDMI kanal egokian dagoela eta telebistan irudia agertzen dela egiaztatzeko. Egiaztatu pantailan ikusten duzunak audioa baduela.
- Deskonektatu deskodetzailea korronte elektrikotik, eta entxufatu berriro. Azkenik, utzi bere kasa berrabiarazten.
Hala ere funtzionatzen ez badu, deitu 2373 bezeroarentzako arreta-zenbakira, eta lagunduko dizugu konpontzen.