Zure baja-eskabidea jasotzen dugunean, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu egin beharreko urratsen jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 30 eguneko epea duzu bideratzailea itzultzeko. Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Hartu gailu guztiak (bideratzailea, deskodetzailea, telebistaren agintea, kableak...), eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilenduzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea.
Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe.
SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 30 eguneko epea duzu deskodetzailea itzultzeko. Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira. Hartu gailua eta daukazun deskodetzailearekin lotutako agintea, eta sartu dena kartoizko kaxa batean.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea.
Eskaera urrutiko salmentaren bidez egin baduzu (telefonoa edo web-denda) eta zure erosketarekin gustura geratzen ez bazara, produktua entregatu eta 14 egun dituzu itzultzeko. Jarri harremanetan Bezeroarentzako Zerbitzuarekin (dei horren prezioa erabiltzen duzun operadorearen araberakoa izango da), adierazi eskaeran atzera egin nahi duzula, eta esango dizugu zer egin behar duzun.
Itzulketa horiek egiteko epea gehienez 14 egun naturalekoa izango da, zure eskaera jaso zenuen egunetik zenbatzen hasita.
Oro har, online erositako produktu guztiak jaso eta 14 egun naturaleko epean itzul daitezke, baina badira salbuespenak: batzuetan ez da itzulketarik onartzen, osasun publikoa babesteko eta berriz saltzean arriskurik ez izateko. Kasu horietan, itzuli ahal izango dituzu soilik baldin eta bilgarriak kendu ez badizkiezu.
Esate baterako, produktu hauei bilgarria kendu badiezu, ezingo dituzu itzuli, higiene-arrazoiak direla medio:
Ireki badituzu, ezingo dituzu itzuli, zuzenean belarrian sartzen baitira.
Itzultzea erraza da, Posta baten bidez egin behar duzu, gehienez 10 laneguneko epean. Bezeroarentzako Zerbitzura deitu ondoren, KODE bat bidaliko dizugu, SMS bidez, itzulera egiteko. Garrantzitsuena, itzulketa baliozkoa izan dadin, baldintza hauek bete behar dira atzera egiteko eskubide hori egikaritu ahal izateko::
Azken ordainketa egin beharrean terminala itzuli nahi baduzu, azken kuota (24.a edo 36.a) ordainduko duzun hilaren 1etik 20ra bitartean egin beharko duzu.
Garrantzi handikoa da produktua itzultzeko prozesuan kontuan hartu beharreko betekizun jakin batzuk ezagutzea:
Terminala MasLife denda batean itzul dezakezu
, nahi duzun MasLife saltokian. Terminala eta bateria eraman behar dituzu, eta dendan eskuratuko dizuten “Jabetza aldatzeko entrega-baldintzak” dokumentua sinatu beharko duzu.
Erosi eta < 15 egunera matxuraren bat izateagatik gailua aldatzea onartzeko, baldintza hauek bete behar ditu gailuak: baldintzak betetzen ez baditu eta aldaketa baldintzak betetzen dituela egiaztatu aurretik egiten bada, onartzen ez badu, terminalaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK